Abenduaren 5eko hitzaldia Urruñan – AHTa: ez klimaren alde, ez biztanleentzat

Bizik, abenduaren 5ean, ostiralarekin, Urruñan AHTari buruzko hitzaldia antolatzen du, CADEko eta ELA sindikatuko kideen parte-hartzearekin. Diskurtso ofizialek aitzinatze gisa goresten badute ere, AHTak ez du aterabiderik ekartzen: arazo larria da ingurumenaren, jendartearen eta demokraziaren ikuspegitik. Alta, alternatiba serios bat bada.

Continue reading

Bilan ekologikotik, 2026ko Itunera: Baxe-Nafarroa martxan…

Biziren tokiko lan taldea den Bizi! Barnekaldek, larrialdi klimatiko eta ekologikoaren arloko mobilizazioa segitzen du Baxe-Nafarroan. Azaroaren 14an Donibane Garazin egin zen aurkezpen publikoan, lurraldeko Herriko Etxeek gauzatu ekintza klimatikoak ezagutu ondoren, taldeak datorren bilkura antolatzen du azaroaren 28an, ostiralarekin, 19:00etatik 21:00etara, EHLGko Biziren lokalean, Ainiza-Monjolosen. Hilabeteroko topaketa hau funtsezko lan bati eskainiko zaio: nola …

Continue reading

Patxokin, obra handiak hasi aitzin, azken besta!

Patxokiren 40 urteak duintasunez ospatzeko eta Patxoki berriari bizi luzea opatzeko, hitzordua finkatua da azaroaren 29an larunbatarekin, oraingo eraikinean eginen den azken bestarako, Baionako Tonneliers-en karrikako 23bis zenbakian. Patxokik gomitatzen ditu urte hauetan lekua biziarazi duten militante eta artista belaunaldi guziak, bertan aritu diren laguntzaile guziak, eta gaualdi ahaztezinak bizi izan dituzten pertsona guziak elkarrekin ospatzera “Azken Patxoki Dantza” izeneko besta giroko gaualdi musikal eta militantea.

Continue reading

Ingurumen-kodea urratzen duen Arrangoitzeko Herriko Etxearen gardentasun eskasa agerian ematen du Bizi! mugimenduak

Bizi! elkarteak ekintza berri baten bidez salatu du Arrangoitzeko Herriko Etxearen gardentasun falta; izan ere, Ipar Euskal Herriko 3500 biztanletik gorako herri bakarra da ingurumenari loturiko informazioa ematea errefusatu duena. Alta, informazio horrek parada emanen zuen kargualdiko bilan ekologikoaren ahalbidetzea. Administrazio-dokumentuetarako Sarbidea segurtatzen duen Batzordeak duela guti, Biziren galdearen aldeko iritzia eman du. Astearte honetan, …

Continue reading

Urtats solidarioa migratzaileen alde!!

2025ko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! pertsona migratzaile eta erbesteratuen aldeko besta giroko arratsaldea antolatzen ari da. 7. edizio honetako egitarauan: edariak, pintxoak eta bixkotxak, kontzertuak eta musika, ahateen arrantza. Aurten, Ekitaldia Patxodon iraganen da (Tonneliers-en karrikako 56-an, Baiona Ttipian). Edonor etor daiteke bertara lagunarteko giroko momento baten pasatzera, bakarrik, familiarekin edo lagunekin. Besta honetan …

Continue reading

#129 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan  AHT proiektuaren inpaktu soziala eta ingurumen kalteak hurbilduko ditugu Igor San Jose, ELA sindikatuko Gipuzkoako eraikuntzako arduradunarekin . Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2025/11/BIZIRIK-202511-emankizuna.mp3

Bilkura publikoa Donibane Garazin, 2020-2026 kargualdiko bilan ekologikoaz eta 2026ko Itunaz

BILKURA PUBLIKOA: Zer egin dute Baxe-Nafarroko herriek klimaren alde?  Zein ekintza  heldu den kargualdiko,  biztanleen beharrei  eta larrialdi ekologikoari erantzuteko? Kargualdiaren bilanaren emaitzen argitaratzetik landa, Bizik bilkura publikoa antolatzen du bilanaren eta Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko 2026ko Itunaren aurkezteko. Donibane Garazin,  Herriko Etxean Azaroaren 14an, ostiralarekin – 20:00etan Etor kargualdi honetako ikasgai nagusiak …

Continue reading

Azken Patxoki dantza

Azaroaren 29an, larunbatarekin, Patxokiko azken gaualdia, obrendako hetsi aitzin! Egitaraua: Laguntzailea izan (tabernan edo taloak zerbitzatzeko)

Microsoft erraldoiaren aitzinean, antola dezagun tokian tokiko alternatiba!

Enpresa multinazional kapitalistek aberasten segitzen dute, nahitara zaharkitzerat behartzen dituzten produktuak, gu behartuz berriz erostera.  Microsoft-ek urriaren 14an gelditu ditu Windows 10en eguneraketak, Windows 11ra pasatzera behartzeko. Munduan zehar 400 milioi ordenagailu inguru ez dira bateragarriak bertsio berriarekin. Frantses estatuan, ordenagailu baten ingurumen-inpaktuaren % 90 fabrikazioari dagokio. Beraz, Microsoft erraldoiaren aitzinean, antola dezagun tokian tokiko alternatiba! …

Continue reading

Bizikutzu 61 – 2025ko azaroa

« Ezagutzaren ezkortasunak, ez du nahiaren baikortasuna trabatzen. »
Antonio Gramsci

Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.

Continue reading