1 000 behiko usinari EZ dioten Conf’-eko 9 laborarien hobengabetzeari, BAI!

Affiche procès Amiens 1706Asteazkenean, 2015eko ekainaren 17an, Amiens-eko Auzitegiak bere erabakia hartuko du, jendartearen ongizatearen alde, laborantzaren industrializazioaren sinboloa den 1 000 behiko usinaren kontra mobilizatzeagatik zuzenkontra kondenatua izan ondoren «Confédération Paysanne» sindikatak egin duen dei galdearen ondotik.

Ekintza sindikal sinboliko eta bortxa-gabekoak ez dira zigor penalen bidez gaztigatuak izan behar! 1 000 behiko usinaren proiektuaren kontra mobilizatuz, Confédération Paysanne-eko militanteek, denen geroaren aldeko ekintza bat egin dute, laborarien desagertzearen kontrakoa, prekarizatze orokorraren, ingurumenaren suntsitzearen eta gure elikagaien andeatzearen kontrakoa.

Bizik!, beren izaitea mehatxatzen duen finantzarizatua den laborantza batentzat bakarrik den laborantza industrializatuaren kontra ekin duten Confédération Paysanne-eko laborariei, bere sustengua ekartzen die. Militante horiek ere ber maneran denen ongi izatearen alde ekin dute, interes orokorraren alde den laborantza batentzat, lan postuak sortzen dituen eta ingurumena, bio-aniztasuna, laborarien eta kontsumitzaileen osasuna, kalitatezko elikagai eskuragarriak edozoin pertsonen oinarrizko eskubide gisa babesten dituen laborantza batentzat. Horrez gain, ekintzalariek lurralde dinamiko eta laboraridunen alde ekin dute, ingurumen eta geografia babestearen alde, jendartearen baitezpadako oinarritzat kontsideratuz elementu hauek. Eta hori, mundu osoko laborari eta kontsumitzaileentzat.

«Ekiteko larritasuna izigarri argia da zeren nahasmendu klimatikoa haundituz doa, eta hori azken 50 urteetan industrializatzen ari den laborantza eta elikagaien arloari lotua da (hartarik baitira beroketa efektuzko gasen isurketen %50ak etortzen). Abenduaren hastapenean, Parisen Klimari buruz iraganen den COP21a baino zonbait hilabete lehenago, premiazkoa da orroitaraztea baitezpadako beharra dela laborantza eta elikagai ereduaren aldatzea, eta hasi behar dela erronka klimatikoari erantzuna ekartzeko gai den laborantza herrikoiari buruz trantsizioa» azpimarratu du Bizi!ko Jon Palais kideak.

Bizi!-k gomitatzen du Euskal Herriko jendartea 9 militanteen sustengatzerat eta animatzen ditu ahal duten pertsonak Amiens-era joaitera haien hobengabetzearen galdatzeko, asteazkenean, ekainaren 17an. Autobus bat partituko da Bordaletik, asteartean ekainaren 22an arratseko 22:00etan eta berriz itzuliko da ostegunean, ekainaren 18an goizeko 3 edo 4:00k aire (xehetasunak: 0607422134). ELB Sindikatuak auto-partekatze bat antolatzen du Euskal Herritik (xehetasunak: 0559372108).