110 ekintzailek estreinatzen dute txirrindularentzat Biarritzen egin den lehen bide antolaketa

Inguramenaren nazioarteko eguna

premier contre-sens cyclable Biarritz

Biarritzeko Herriko Etxea txirrindula antolaketen mailan duela urte bat pasa engaiatu ondotik – Bizi Kleta kanpainaren ondorioz – ezer ez da egina izan.

2013ko ekainaren 5an asteazkenarekin, Bizi! Euskal elkarte altermundialistaren 110 kide eta aldekoek Biarritzeko  lehen txirrindula bide antolaketa estreinatu dute. Behargin aktibista batzuek egin lanak (seinaletika bertikalen ezartzea eta  bidean marra egokien tindatzea) aski izan dira Mazagran karrikan bi norabidezko txirrindula bidea apailatzeko, Biarritzeko hiri erdi erdian.

_DSF5908Bi norabidezko txirrindula bidea – txirrindula kontra bidea deitua ere – bi norabidetan zirkulatzen ahal den bidea da, norabide bat txirrindulentzat baizik ez delarik. Errepideko kodean sartua da posibilitate hori 2008tik geroztik. Bere gauzatzea beharrezkoa da 2010etik geroztiknorabide bakarreko karrika guzietan, 30 sailkatu guneetan.

Bi norabidezko txirrindula bideek, txirrindulaz egin beharreko distantziak laburtzea ahalbidetzen dute. Kolektibitatearentzat, heien gauzatzea laster egiten da eta merkea da ez duelako aldaketa sakonik behar bide antolaketa mailan. Alta, nahiz eta 2010etik geroztik Bizi!-k behar hori azpimarratu, Biarritzek antolaketa hori errefusatzen du bere hiri erdian, nun karrika aunitz norabide bakarrekoak diren. Biarritzek bere gelditasuna esplikatzen du karrikaren hertsitasuna eta antolaketa horren lanjerra aipatuz.

« Mazagran karrika eta Biarritzeko hiri erdiko beste karrikak aski zabalak dira bi norabidezko txirrindula bideen orokortzeko. Nantes, Grenoble, Toulouse eta berrikitan Baiona bezalako hirietan antolatu dituzte bi norabidezko txirrindula bideak, batzutan karrika askoz hertsiagoetan ere » azaltzen du Iban Grossier-k, Bizi!-ren bozeremaileak.  « Gainera, ideia faltsuei ihardoki behar zaie : ez, bi norabidezko txirrindula bideak ez dira lanjerosak! »
IMGP0405 Izan ere, azken aldietako ikerketek erakusten dute kontrarioz, antolatzeek istripu arriskuak apaltzen dituztela. « Argi da, Biarritze-ren gelditasunaren gatik txirrindularen aldeko apailatzeen mailan, hautetsien ardura izanen litzateke sekulan istripu bat gertatzen balitz txirrindulari batekin » orroitarazten du Bizi !-k.

Ekintza sinboliko bezain konkretu horren burutzearekin, nazioarteko inguramenaren eguna kari, Bizi!-k berriz ere deiadarra jotzen du beroketa klimatikoaren borrokan laster eragin behar dela adieraziz, hots beroketa efektuzko gas isurketak murriztu behar direla. Pertsonen garraioen arloan, txirrindularen aldeko apailatzeak Biarritzen nahiz beste hirietan eta garraio publikoen zerbitzu eskaintza egoki eta onak (autobus bide berezietan), izan behar dira lehentasun azkar bat.

Trantsizio energetikoaren eztabaida betean, Herriko hauteskundeentzat urte bat baino guttiago eskas denean, garaia da herriko eta herri-elkargoetako politika anbiziotsuen galdegitea neurritasun energetikoaren eta beroketa klimatikoaren mailan.

 
Txirrindulendako zentzu bikoitzeko bizikleta bidearen txosten tekinikoa eta estreinaren argazkiak : ikus beherean

_DSF5929 _DSF5914 _DSF5908 _DSF5889 _DSF5877 IMGP0431 IMGP0413 IMGP0402