2015eko Baionako bestak Bizi!-rekin

2015eko Baionako bestak

uztailaren 29a asteazkenetik agorrilaren 2a iganderat

2015eko Baionako Bestak hor dira ! Egunero, gutti gora behera 200 000 jendek Baiona zentroko karrikak zeharkatuko dituzte 5 eguneko besta horien kari. Hamarnaka laguntzaile lanean ari dira buru belarri Patxokin, 23 bis Tonneliers karrikako gelan, jendea errezebitzeko eta eguneroko sentsibilizazio eta informazio lana eremaiteko.

Afitxaketa egunero 9:30etatik goiti

Goiz guziz, Bizi-ko taldeek afitxa ugari kolatuko dituzte ezker eskuin. Heien laguntzera jiten ahal zirezte, 9:30etan ttanko hitzordura agertuz Bizi-ren egoitzara (Cordeliers karrika, 22).

Tenore hortan abiatzen dira kolaketa taldeak, karrikaz karrika afitxa desberdinak kolatuz : Donibane Garazin urriaren 11an iraganen den Alternatiba Garazi iragartzen dutenak,  Euskal Herrian 6 urtez larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren alde ereman diren ekintzen “Amalurra defenda dezagun” afitxak, edota Alternatiba Itzuliaren (5000 km-ko itzulia 3 eta 4 lekuko txirrindulekin, aldaketa klimatikoari egiazko alternatiben inguruan milaka jenderen mobilizatzeko COP21 gailurrari begira) afitxak, eta Eusko tokiko euskal moneta ekologiko eta solidarioaren erabilpena sustatzeko afitxak ere.

Azkenik eguerdiak aldera, gai berdinei buruzko pegatinak banatzen dituzte, Patxokian bukatuz trago baten edateko eta ogitarteko on baten jateko.

Fetes Bayonne 2014 2

Eguerdi guziz, euskal kantuak Patxokian

12:00etatik goiti, zatozte zuen kantari dohainen trebatzera edo ezagutzen ez dituzuen kantuen ikastera, murruetan finkatu hitzek eta gure musikari lagunek lagunduko zaituztete !

Euskal kantuen hitzordua egunero 12:00etatik goiti Patxokian, 23 Cordeliers karrikan Baiona Ttipian, jan eta edatekoa aurkitzen ahalko da bertan.

fete

Kontzertuak Patxokian :

Uztailaren 30an ostegunarekin 17:00etan : Capoeira Angola !

Uztailaren 30an ostegunarekin 19:00etan : Sister Simone and the Holly Balls (rock-blues 70′) !

Sister Simone and the Holy Balls @ThierryLoustauneau

 

Uztailaren 31an ostiralarekin 16:00etan : Banda Hasta (rock !)

1689337_1389341301338169_1843200549_n

Banda Hasta

 

Agorrilaren 1ean larunbatarekin 21:00etan : Los Cojonudos (Turbopunk de Baiona) !

Los Cojonudos

Los Cojonudos

 

Baionako bestetan laguntza ekartzeko prest balin bazira, milesker helbide honetara idaztea :

Contact-Bizi