HSBC afera: Bizi-ko 2 militante berriz ere deituak komisaldegira martxoaren 31an asteart honetan

Poliziak ATTAC-Frantzia eta Amis de la Terre-en lehendakariak entzun nahi ditu « material ebatsia atxikitzeagatik »

 

Txetx Etcheverry eta Sabrina Ravetta, Bizi-ren militanteak Baionako komisaldegira deituak dira berriz ere martxoaren 31an asteart honetan 9:30tan. Aldi huntan « lagin biologikoen kentzea errefusatzeagatik » entzunak izanen dira, Baionako HSBC bankuan « taldean ebatsi » 8 jarlekuen ekintzaren ondotik ideki den inkestaren kari ADNaren kentzea errefusatu dutelako. Baionako abokata batek, Hervé Espiet-ek segituko ditu. Hilabete batean hirugarren deia izanen da Txetx Etcheverry-rentzat, poliziak oraindik atxemanak izan ez dituen HSBC-ko 8 jarlekuetarik 5en bilaketa afera horren kari.

Bizi recupère des fauteuils de l'agence HSBC

    Bestalde, poliziak Nancy-ko Florent Compain eta Pariseko Thomas Coutrot entzun nahi ditu « material ebatsia atxikitzeagatik ». Compain eta Coutrot jaunak les Amis de la Terre eta ATTAC-eko lehendakariak dira, bi egiturek zerga ihesaren kontra lan egiten dute. Poliziak berreskuratu ez dituen HSBC-ren 5 jarlekuetarik 3 pasatu zizkien Bizi-k.

    Bizi-ren Baionako egoitza poliziak miatu ondotik, nun HSBC bankuko 8 jarlekuetarik 3 berreskuratuak izan ziren, untsalaz behar ginituzke beste polizia operazioak ikusi les Amis de la Terre eta ATTAC-en Pariseko egoitzetan, gainerateko 3 jarlekuak han baitira. Aferaren aintzinatze interesgarri horrek erakusten du podere publiko frantsesak serioski hartzen duela HSBC agentzian ebatsi kaderen ekintza, Le Monde egunkariak leporatzen baitzion bankuari 5 hilabetez 180 miliar euroko zerga ihesa (2006eko azaroa eta 2007ko martxoaren artean) antolatu izana.

La police embarque 3 sièges d'HSBC saisis par Bizi

    Anartean, HSBC bankuak plantan ezarri zerga ihesaren sistemaren biktima den Argentinako gobernamenduak bankuaren kontra salaketa egin du. Le monde-ek zabaldu dituen dokumentuen arabera, HSBC-k 5 hilabetez herriaridesbideratu dizkion 3,2 miliar euro itzutzea galdegiten dio.

    Bizi-ko bozeremailea den Barth Camedescasse-en arabera, « trantsizio sozial eta ekologikoaren dirua existitzen da, paradisu fiskaletan kokatzen da. 2015-eko urte bukaeran COP21a errezebitzen du Frantziak, behar lioke eredua erakutsi mundu guziari. 5 jarlekuen gibeletik lasterka ibili ordez, hobe luke zerga ihesaren kontra neurri erradikalak hartzea, gertatzen ari den eta azeleratzen ari den aldaketa klimatikoaren mugatzeko baliagarri izaiten ahal den dirua kentzen duelako ».