HSBC afera: Bizi!ko 7 militante deituak dira asteartean, martxoaren 17an Elkartasun elgarretaratzea, asteartean, 9:00etan HSBC aitzinean

  Bizi!ko 7 militante deituak dira astearte honetan martxoaren 17an goizeko 9:30tan Baionako polizia-etxera, HSBC bankuaren agentzian burutua izan den ekintzaren ondorioz.

    Barth, Jon, Mattin, Nicole, Txetx, Sabrina, Yannick  -denak Bizi!-ren Koordinaketako kideak- entzunak izanen dira «taldean eginiko ohointza baten karietara eramana den inkesta batean».

    Bizi!k poliziara deituak diren aktibista horiei elkartasuna adierazi nahi dieten herritarrak deitzen ditu beren laguntzerat polizia-etxera.

    HSBC bankuaren egoitzatik, Baionako Thiers karrikaren 14-etik, taldean partitze bat antolatua izanen da. Bertan, hitzordua emana zaizue goizeko 9:00etan.

    Afera hau auzitegian behar balitz bukatu, denak pentsarazten du, horren bidez HSBC baita ere BNP bezalako hainbat bankuren zerga ihesaren eta diru zikinaren zuritzearen auzia egiteko parada izanen dela. BNP bankuak, Parisen aldi honetan, besaulki bahitzeak ezagutu ditu (ikus bideoa hemen:).

Action attac Bnp saise chaises

Ororen onetan den borroka:

    Zerga ihesa antolatzea akusatuak diren bankuetan alki errekisizioak hedatuz joanen direlakoaren beldurrak ote ditu Bizi!ko 7 arduradunak poliziaz deituak izaitera eraman, Baionan HSBC-ren aurkako ekintza duela hilabete bat pasa iragan delarik?

    Bizi!k urtero zerga bilketatik 60 eta 80 miliar euro artean kentzen dituen zerga ihesa antolatzen duten banku eta multinazionalen gaitzesteko ekintza sinboliko horien hedatzera deitzen du.

    Horren bidez, legegileei buruz presiorik haundiena egin nahi da, neurri eraginkorrak hartuak izan ditezen zerga ihesa eta zerga paradisuak diren gaitzaren gelditzeko.

    Borroka hau irabazten ahal dugu, jendarte osoaren probetxu haundienarentzat!

    Trantsizio ekologikoa eta sozialarentzat beharrezkoa den dirua existitzen da, zerga paradisuetan da!

Les militants saisissent les sièges