HSBC afera: Bizi!-ko militanteak Florent Compain, Thomas Coutrot, Vincent Drezet eta Patrick Viveret-i buruz galdezkatuak

Astearte honetan, martxoaren 31an, goizeko 9:30tan, Bizi!ko 2 militante, Txetx Etcheverry eta Sabrina Ravetta entzunak izan dira Baionako polizia etxean, « lagin biologiko hartzearen errefusatzea »-ren gatik, Baionako HSBC bankuaren egoitzan ebatsiak izan diren 8 alkien haritik idekia izan den «taldean eginiko ohointza» baten karietara eramana den inkestan. Berriz ere militanteek ez dute deus delkaratu poliziari, beren esplikazioak epaileentzat atxikiak izanen direlarik.

    Baionako abokatuen elkargoko Hervé Espiet abokatu jaunak segitu ditu militanteak, eta polizia aitzindariari «entzute librea den araubide berriaren karietarat hatz genetikoen hartzea behartzeko neurri horien erabiltzeaz» bere harridura erakutsi dio.

HSBC VS BIZI

    Beti aurpegia agerian ekiten dutelarik eta beren ekintzak beti publikoki asumitzen dituztelarik, Bizi!ko ekintzalariek ez dute arrazoin izpirik ikusten beren hatz genetikoen fitxetan emaitea justifikatuko lukeenik. Aldiz, itxuraz ainitz gauza gordetzeko dituzten HSBC-ko buruzagiek ez dutela ADN hartzea egiteko ber proposamenik ukan jakiteaz harritzen dira militanteak.

    Txetx Etcheverry militantea hilabete batez 3 aldiz entzuna izan dena, berriz galdezkatua izan da afera honen muinari buruz. Poliziak bereziki galdatu dio oraino falta diren 5 alki ebatsien gordetzeari buruz Thomas Coutrot, ATTAC-France-eko lehendakariak, Florent Compain, Amis de la Terre-France-eko lehendakariak, Vincent Drezet, Solidaires Finances Publiques, Finantza Publikoen Buruzagitza Orokorreko lehen sindikatuko idazkari nagusiak, Parick Viveret filosofoak Kontu Gorteko eta Michel Rocard-en aholkulari izanak, SOL mugimenduko lehendakari denak, zer ardura duten. Txetx Etcheverry-k ez du deus adierazi haiei buruz. Poliziak, bere aldetik nahi ditu entzun pertsona horiek, baieztatzeko edo ezeztatzeko haien parte hartzea Baionako HSBC agentzian otsailaren 12an ebatsiak izan diren alkien gordetzean.

    Txetx Etcheverry-ren arabera «5 alki horien xekatzeko plantan emanak izan diren ezin sinetsizko medioek, molde ezin zinikoagoan, Europako Batzordekide ohia den Michel Barnier-ren arabera, zerga ihesak, urtero, europear diru sartze publikoer kentzen dizkien mila miliar euro-en berreskuratzeko molde eskandalugarrian hartuak ez diren neurriak azpimarratzen ditu. Ber medioak hartuak balira arlo hortan, banku eta multinazionaletako hamarnaka buruzagi gaur egun polizia etxeetan litaizke edo kartzelan. Estatuak ez dira harritu beharko beren populuek Estatuak eskala haundi hortako ohointzaren konplize bezala kontsideratzen badituzte, jakinez pupulak direla murrizketa politika gero eta bortitzagoen biktimak eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokaren, politika sozialen, etab.-en finantzatzeko dirua itsuski falta dela. Gure ekintzak gaur nahi du ezin onartuzkoa den egoera honi buruz eztabaida ideki, eta, gure aldetik ondorio guziak molde lasaian asumituko ditugu ».