Alternatiba: 61 340 euro otsailaren 1a aitzin!

Alternatibak 2015eko udan klimaren alde eramanen dituen 5 000 kilometroen antolatzeko 61 340 euro behar ditu. Horren helburua hamar milaka eta ehun milaka jende mobilizatzea da:

-aldaketa klimatikoa saihesten duten alternatiben eta trantsizio sozial eta ekologikoa zehazki ahalbidetzen duten iniziatiben aintzinean emaiteko.

-larrialdi klimatikoaren aitzinean erabaki hartzaile haundiek duten arduragabeko geldirik egoiteari «stop» erraiteko.

Diru zamaren ia %60a jada bildua izan da finantzaketa parte hartzaile eta herrikoia den crowdfunding-arekin: https://alternatiba.eu/crowdfunding

Pario hori irabazten ahal dugu baldin eta denek parte hartzen badugu, edozoin izanikan ere bakotxaren ekarpena (5 eurotik hasiz !).

Zuen laguntzaren eskertzeko xedea duen irriño baten eskaintzeko, hara bideo bat: http://youtu.be/7PTluRJesr4

Aintzinetik milesker haundi bat! Bakoitzak bere «kolibri»-aren ekarpena egiten ahal du nahasmendu klimatikoaren kontrako borrokan!

 Gure aldi!