Alternatiba Garazi aitzina !

30 egun  pasa barne, Alternatiba Garazi ekitaldia dela medio, ainitz bisitarik urriaren 10 eta 11ko asteburuan, Donibane Garazin aldaketa klimatikoaren saihesteko alternatiben herria ezagutzeko eta gozatzeko parada ukanen dute. 

Susan George

Susan George (militante altermundialista eta ATTAC mugimenduaren ohorezko lehendakaria) , Alternatiba Garaziren babeslea

Larunbatan, urriaren 10ean berean, Alternatiba Garazi-ren babesle den Susan George (militante altermundialista eta ATTAC mugimenduaren ohorezko lehendakaria) eta Noël Mamère (kazetari ohia,  “Changeons le système, pas le climat” argitaratu berria den liburuaren idazlea) Vauban zinema gelan iraganen diren hitzaldietan parte hartzerat jinen dira.

Noël Mamère (kazetari ohia,  “Changeons le système, pas le climat” argitaratu berria den liburuaren idazlea) urriaren 10 eta 11n Alternatiba Garazin hizlari izanen da

Urriaren 11an, igande osoan, alternatiben herrixkaren 3 eremuetan (herriko etxeko plazan, baratze publikoan eta merkatu estalian), parrasta bat animaziok ahalbidetuko dute parte hartzaile guzier oraindanik martxan diren hemengo aterabideen ezagutzerat tokiko eta kalitatezko bazkari eta edariak gozatuz.

PlanAlternatibaGarazi2015-09-061Joan den larunbatean, agorrilaren 29an, Alternatiba Garaziren eremuaren lehen bisita gidatuak ahalbidetu du 27 pertsonei hurbiletik ezagutzerat alternatiba bultzatzaileek bizi araziko dituzten eremu ezberdinak.

AlternatibaGarazi-2015-08-29koBisitaGidatua-PremièreVisiteGuidée1

27  pertsonek parte hartu dute Alternatiba Garaziren eremuaren lehen bisita gidatu honetan. Datorren bisita bat aintzin ikusia da larunbatan irailaren 26an (baieztapena eta xehetasunak jitekoak dira).

Hainbat bilkura tematiko jadanik finkatuak izan dira, eta motibatuak diren pertsona guziak ongi etorriak dira:

* Asteartean, irailaren 8an, 20:00etarik 22:00k arte,  “Laborantza eta Elikadura gunea” : alternatiba eramaile ezberdinen artean trukaketak eta gogoetak, koherentzia osoz amankomuna den eremuaren antolaketari buruz pentsaketak egiteko. Harremanak eta xehetasunak Aña Mari, Gabriel edo Marlène (garazi@alternatiba.eu / 06 52 17 63 08).  Espace agriculture alimentation all* Asteazkenean, irailaren 9an, arratsaldeko 16:00etarik 17:30 arte “Sukalde & bazkari” taldearen bilkura Baigurako aisaldi gunean (Heletan, Gaita ostatuan). Harremanak & xehetasunak:  Cristina, Arño, Bixente C edo Bixente H (garazi@alternatiba.eu / 06 89 75 04 06).

* Ostegunean, irailaren 10ean, arratseko 19:00etarik 21:00k arte “Logistika eta apainketa Taldea”-ren bilkura Tartasenian (Donibane Garazin). Harremanak & xehetasunak:  Arño, Mattin, Xabier (garazi@alternatiba.eu / 06 85 34 41 01).

Alternatiba bénevoles4150 laguntzaile, eta zu?

Hori guzia antolatzeko 150 laguntzaile! Laguntzaile bilakatu nahi baduzu, sar harremanetan gurekin barnekalde@bizimugi.eu helbidean edo 06 84 52 74 35 zenbakian.

Ongi etorri alternatiben bultzatzaile talderat eta aintzinetik milesker haundi bat.

web1hitzA3eu