Baionako Bestak: asteburuko hitzorduak Bizi!rekin!

DSCF82233. geguna da orain Baionako Bestak aintzina doazela eta Bizi!ren laguntzaileek informazio eta sentsibilizazio lana aintzina eramaiten dutela.

Zuek ere parte hartzen ahal duzue kolaketa hitzorduetara jinez, larunbata eta igande honetan, Bizi!ren egoitzan, goizeko 9:30tan ttanko, 22 Cordeliers karrikan. Eguerdi inguru arte kolaketa taldeak Baiona Ttipi eta haundian gaindi ibiliko dira behereko afitxa hauen kolatzeko

DSCF7823 DSCF7887 DSCF8150Eguerdi aire, ber taldeek pegatinak ber gaiei buruz sentsibilizazio lana egiten dutenak, banatzen dituzte  taberna ezberdinetan.

Ondotik, Patxokian bukatzen dute ogitarteko eta edariak lagun indarren hartzeko. Hor da bera, eguerditik landa hasten Euskal Kantuen hitzordua.

fete

Patxokin beste hitzordu garrantzitsu bat izanen da ere larunbata honetan, agorrilaren 1an, 21:00etan: Los Cojonudos (Turbopunk de Baiona) !

Los Cojonudos

Astelehen honetan, agorrilaren 3an, laguntzaileek hitzordua finkatu dute 14:00etan Patxokian (23 bis Tonneliers karrikan) dena altxatzeko eta garbitzeko. Ez duda, eta jin gustian !

Zuen laguntza nahi izanez geroz ekarri besta hauetan, idatz edo deie honerat:

Contact-Bizi DSCF8196 DSCF8104 DSCF8115