Bizi!k «Sarkozy kanpora» manifestaldira deitzen du Maiatzaren Leheneko, goizeko 11etan, Baionan

 

Bizi!ren beste bi militante deituak dira Baionako komisaldegira, astelehena, apirilaren 30 honetarik goiti,
“Estatu buruari iraina” inkestaren karietara.

 

 
Klika behereko ikonoaren gainean “Un Premier Mai pour tourner la page” deiaren deskargatzeko:

 

  Bizi!k parte hartuko du Baionako Maiatzaren Leheneko ohizko manifestaldian, «Sarkozy Kanpora!» desfile animatu, aldarrikatzaile, besta giroko eta koloretsu baten bidez.

 
            Langileen eta langabetuen, etorkin eta paper gabekoen, gizon eta emazteen, gazte eta erretretatuen indarren batzerat deitzen dugu justizia soziala gehiagoren, gehienezko soldata baimendu baten eta egiazko lanaren partekatze baten aldarrikatzeko, lan mundua zatitu, batak besteekin kontrajarri eta jendarte barneko tentsioak haunditu nahi dituen aberatsen lehendakari honen kontra.
 
            Sozial eta ekologia arloan den alternatiba bakarrak lanaren eta ekoiztutako aberastasunen banatzean datza eta ez aintzinean emaiten duten bere mugak jada gaindituak dituen munduan sustatzen duten muga gabeko garapenean. Muga hauen gainditzeak giza-emakume guzier arrisku izigarriak har arazten ditu, klima uzkailketarat zuzenki eramanez eta planetako oreka ekologiko haundi guziak azkarki mehatxatuz.
 
           
 
 Ororen buru  «gehiago lan egin, gehiago irabazteko» politikaren, erretretaren adinaren atzeratzearen, 400 000 enpleguren sortzearen ordez egin den ordu gehigarrien defiskalizazioaren, igandeko lanaren errextearen, etab.-en kontrako norabidean sartu behar da. Hots, Nicolas Sarkozyk azken 5 urteetan politika sozialan eraman duen politikaren alderantzizko bidean. Gaurdanik behar dugu erakutsi haren balizko ordezkariari halako aldarrikapenak determinazio osoz erakutsiko ditugula merkatu eta diruaren podereek inposatzen diguten “beti fiteago murruaren gainerat“aren aintzinean.

 
            «Sarkozy Kanpora!»  desfilearen hitzordua finkatua da Baionako San Izpiritu zubiaren puntan, tren geltokiaren aldean: zatozte denak zuen musika tresnekin, perkusioekin, zuen proiektu artistikoekin, mozorroekin, kartel aldarrikatzaileekin, keffieh, ikurriña, bandera berde, gorri, ubel, beltz eta kolore guzietakoekin!