«

»

Api 25 2012

Sarkozy kanpora, Baionako ZUPan!

Sarkozyx au marché de la ZUP


 
  Goiz honetan, Bizi!ko hamabost bat militantek Baionako Sainte-Croix auzoko Gaskoinen Plazako merkatua animatu dute Liliane izeneko eta 500 euroko txartelez mukurru betea zen maleta eramaiten zuen Nicolas Sarkozy faltsu baten inguruan.
 

Volée de tracts Dégage Sarkozy


 
  Hainbat aldiz jokoan sartu diren oinezkoen erasoer erantzun behar ukan duten 5 bizkar-zainez inguratua zen. Denbora hortan, beste militante batzuk “Sarkozy Kanpora!” esku paperak eta loturik den “Sarkozy Baionan laidotua” komikiaren bertsio berria banatzen zituzten.
 
Hemen klika ezazu komikia kargatzeko

 

Jet de chaussure contre le Président


 
  ”Sarkozy kanpora, Milesker Baiona!” kanpainaren datorren hitzordua, larunbata, apirilaren 28an, goizeko 11etan finkatua da, Baionako Merkatuan mota bereziko kadera musikalaren jokoarekin. Bertan animatzaile ukanen dugu Carla B. eta Nicolas S. bikote famatua.
 

 
[widgetkit id=5869]