Euskal Moneta elkarteko Biltzar Nagusia, datorren larunbatean, apirilaren 18an, Uztaritzen, zatozte denak!


Euskal Moneta elkarteko ohiko Biltzar nagusia, apirilaren 18an larunbatarekin iraganen da, 9:00etatik 12:00etara, Uztaritzeko Lapurdi gelan, Lota jauregiaren ondoan (harrera eta kafea 8:30etatik goiti).

eusko

Biltzar Nagusi horretan parte hartzera denak gomitatuak zarete. Eusko, tokiko Euskal moneta ekologikoa eta solidarioaren emaitzak aipatuko dira, sortzetik bi urtera. 2014ko kontuak eta bilan morala aurkeztuko dizkizuegu, 2015 urterako pentsatu diren proiektuak, baita ordaintze txartelarentzat atxikiak diren diseinuak – ondotik kideek apirilaren 30 arte ukanen dute bozkatzeko, diseinu baten hautatzeko. Bestalde txartelaren izena elgarrekin hautatuko dugu.

Biltzar Nagusia elkartearen biziaren memento garrantzitsu bat da. Euskoari buruz dituzun ideien adierazteko eta aurkeztuak diren proiektuetaz eztabaidatzeko parada da.

Euskal Moneta Elkartea

Zato parte hartzerat eta bozkatzerat !

EUSKO LA MONNAIE BASQUE ASSEMBLEE GENERALE DE LANCEMENT


 

Biltzar Nagusian ezin baduzu parte hartu, ahalordea deskargatzen ahal duzu eta ordezkatua izaiten ahal zira.

BNaren egitaraua

8:30 : Harrera kafe baten inguruan ; Aldaketa eta kidetza mahaia (urte sariaren berritzea eta kidetza berriak)

  • 2014 urteko kontuak eta bilan morala
  • « Desafio » batzordearen sortzea, sareko saltegi, enpresa eta elkarteer proposatuak diren gaurko desafioen segipenarendako eta desafio berrien plantan ezartzeko 2016eko
  • Moneta numerikoaz pundu bat, eusko kontuen eta ordainketa txartelaren abiatzeari buruz
  • Estatutuen eta arauen aldaketa proposamenak:
    • erabiltzaileen urte sariaren kopuruaren aldaketa proposamena
    • 10. arauaren aldaketa proposamena : egoitza soziala Euskal Herrian ukaiteko beharra zerbitzu emaile bezala onartua ahal izaiteko
  • Onespen batzordearen, gidaritza batzordearen eta Kolegioen Batzordearen berritzea
  • Txartelaren izenaren bozkatzea eta lehiaketarentzat hautatuak diren diseinuen aurkezpena ; diseinu horientzat apirilaren 30 arte bozkatzen ahalko da

Biltzar Nagusiaren bukaeran, janari mahai eder baten inguruan elkartuko gira.

Ez ahantz: bozkatu ahal izaiteko, zure urtesaria eguneratua izan behar da. Hemen klikatu zure urtesaria Paypal-en bidez ordaintzeko.

Photo Paiement Eusko all