Bizi!-k jarlekuak ez dizkio itzuliko HSBC bankuari

Txetx Etcheverry, Bizi!-ren koordinaketaren kidea komisaldegiko manamendura agertu da goiz huntan. « Taldean egin ohointza »gatik ideki inkestaren kari antolatua zen entzunaldi hori, Bizi!-k Baionako HSBC bankuko agentziatik 8 jarleku hartu baititu.

Scandale HSBC Bizi police

Komisaldegira sartu baino lehen, Txetx-ek adierazpen laburrak egin dizkio prentsari, ATTAC France eta Basta-k argitaratu duten « le Livre noir des banques » liburua beso artean agerian zuela. Bizi-k jarlekuen ez itzultzea erabaki duela iragarri du, poliziak joan den ostegunean galdeginari segidarik eman gabe.

Bizi 8 jarlekuen itzultzeko prest da, bainan lehenik HSBC bankuak behar ditu 2,5 miliar euro itzuli, hori baita diru sartze publiko frantsesetatik ebatsi duena bere jokutriari esker (Le Monde kazetak plazaratu dituen zenbakien arabera afera hortan).

HSBC-k 2,5 miliarrak ordaindu orduko, Bizi!-k 8 jarlekuak itzuliko dituela hitzemaiten du. Anartean, zerga ihesaren kontra borrokatzen diren elkarte eta erakundeen esku utziak izanen dira.

Pilota bankuaren aldean da orain.

HSBC Bizi ne rendra pas les chaises

Bizi interrogé pour vol en reunion HSBC