EHZ-ri sustengua

Bizi! Mugimenduak, apirilaren 3an larunbatean bildurik, bere atxikimena eta sustengua nahi dio helarazi Euskal Herria Zuzenean Festibaleko animatzaileei gertakari latz horri begira.

Polizien operazio horrek -deus ez duena ikustekorik Festibalaren aktibitatea eta helburuekin-sakonki harritzen gaitu, zuen lokala miatu, ordinagailuak lapurtu, aurtengo festibaletik hiru hilabete eskas antolaketarendako beharrezkoak diren tresnak direlarik.

EHZ festibala betidanik praktika eko-arduratsuen bultzatzaile izan da, batez ere ondarkinen bereizketa, baso berrien erabilpena, komun idorrak, bio edo laborantza iraunkorraren ekoizpenekin apairuak, tokiko edo bidezko ekoizpenak, informazio guneak eta gai sozial-ekologikoei buruzko eztabaiden mailan. Lan eredugarri hori ez da andeatu behar, bultzatu eta indartu behar baizik.

Bizi, 2010ko apirilaren 3a