Euskal Herria COP21ean

Larrialdi klimatikoa eta justizia soziala

Denak Parisera, 2015eko abenduaren 11 eta 12an

Parisera buruzko mobilizazioa aitzina doa. Azken hitza ukan dezagun, denak Parisen topatuko gira abenduaren 11 eta 12an.

webbusA3eu

Herritar mobilizazio masiboa, herrikoia eta determinatua izan dadin, Bizi!k antolatzen du Euskal Herriaren igaite masibo bat jada finkatuak diran 4 mobilizazio historikoetan parte hartzeko:

Ostiralean, abenduaren 11n 16:00etan : « People Power Action » ekintza Amis de la Terre erakundeak antolatua.

Larunbatean, abenduaren 12an :

– goizean goiz : “Lerro gorriak” bortizkeriarik gabeko ekintza masiboa (milaka pertsona),

– goizean : Jende kate ugari, hauetarik bat Alternatiba-k antolaturik.

– 12:12tan : Elgarretaratze ezberdinen bateratzea.

 

Ekintza horietan parte hartzeko, Euskal Herritik igotze kolektibo bat aintzin ikusia da. Garraioarentzat 3 posibilitate eskaintzen dizkizuegu.

Trena (+/- 5 orduko bidaia)

93€ J/E : partitzea ostiralean abenduaren 11an

Hendaiatik: 6:45 / Baionatik: 7:25

edo

Hendaiatik: 9:43 / Baionatik: 10:23

-140€ J/E: partitzea ostiralean abenduaren 11an

Hendaiatik: 17:45 / Baionatik: 18:33

Itzultze guziak igandean, abenduaren 13an Parisetik 12:28 edo 14:28tan.

Autobusak (+/- 10 orduko bidaia) – 60€ J/E

  • JOAITEA : partitzea ostiarlean abenduaren 11an, Irunetik 4:00etan, Baionatik 4:30tan.
  • ITZULTZEA : Parisetik, igandean, abenduaren 13an, goizeko 10:00etan.

Etzangiakilako autobusa (+/- 10 orduko bidaia) 85€ J/E

  • JOAITEA : partitzea ostiralean abenduaren 11an, Irunetik 20:30tan, Baionatik 21:00tan
  • ITZULTZEA: Parisetik partitzea larunbatean, abenduaren 12an, arratseko 23:00etan

Ekar bazkari baten partekatzeko doia eta momento goxo baten pasatzeko doia joaiteko eta itzultzeko bidaian. Ostatatzea antolatua izanen da gimnasioetan edo eskoletan (ekar zuen lo egiteko zakua eta lurreko tapiza)

Kasu, toki kopurua mugatua denez,

erreserba ezazue ahal bezain goiz eta azaroaren 11a aintzin prezio horien segurtatzeko parada ukaiteko.

Erreserbatzeko :

>> txekez edo diruz Bizi, 20 Cordeliers karrikan, 64100 BAIONAN.

Txekea postaz igorriz geroz, zuen datu guziak junta hari: izen, abizen, helbide, emaila eta telefonoa eta zuen tenoreen hautua zehazta.

>> >> transferentziaz : Association BIZI  // CREDITCOOP BAYONNE
IBAN : FR76 4255 9000 4441 0100 1764 663

Zuen errerbatzea baieztatua izanen da ordainketa lortzean.

Zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonek parte hartu nahi izanez geroz, sar bitez gurekin harremanentan.

Parisera joaitera ezinezkoa izanen zaien pertsonak gomitatuak izanen dira diru laguntza emaite solidarioan parte hartzerat militanteen garraio gastuen ttipitzean parte har dezaten: Xehetasun gehiago hemen.

Proposatuak diren garraioei buruz xehetasun gehiago ukaiteko: ehcop21@gmail.com edo 05 59 25 65 52 (Camille).

bizimugi.eu – facebook : Bizi Mugi – twitter : @bizimugi

grandeaffiche