Euskal Herriko 5. Alternatiba-ren alde deia eta crowdfunding-a !

Alternatiba-Garazin, Urriaren 24an, Alternatiba Bilbon mobilizatzeko luzatua izan den deia:

#alterlaguna bilaka Alternatiba Bilbo-ren alde! Oraindanik sustengatu Bilboko Alternatiben Herria, urriaren 24an iraganen den Euskal Herriko 5. Alternatiba.

 Alternatibak dituen herria bizirik den herria da. Horren irudikatzeko asmoz datorren 2015eko urriaren 24an Alternatiben Herria ospatuko da Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatua eta Parisko COP21ri begira 10, 100, 1.000 Alternatiben Herri antolatzeko deiari erantzunez. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izanen da, egunerokoan bizia emaiten diguten hamaika proposamen handi eta ttikiren erakusleihoa.
Bizitza burujabea eskubidea osoz”  izanen da Baiona, Zokoa, Donostia eta Garazitik landa Euskal Herrian antolatua izanen den 5. Alternatiben Herriaren leloa.
Alternatiba Bilbok, Alternatiben herriak, erakutsiko du alternatibak dituen herria herri bizia dela, eta Euskal Herrian badirela, merkatuen logikoaren gainetik, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean ezartzen duten alternatibak. Urriaren 24an Bilbon egingo den Alternatiben Herria guzti horien erakusleiho izatea nahi da.
Ekimen hau aurrera egiteko garrantzitsua da bakoitzaren ekarpena, bakoitzak dituen ahalmenen araberakoa.
Horretarako auzolan erraldoia jarri dugu martxan. Bi gauza eskatuak dira herritar eta eragileei: lana eta dirua.