Hendaiako herriko etxea Eusko sareari kidetzen den lehenengo herria da

Hendaiako Herriko kontseiluak, astearte gauean, Euskal Monetari kidetzeko erabakia hartu zuen. Bozka horrekin urrats berri bat eman du Euskoak Ipar Euskal Herrian, duela hiru urte hasitako abenturan. Aho batez, herriko kontseiluko gehiengoak zein gutxiengoak bat egin du euskoak bereak egiten dituen baloreekin.

Logo_Hendaye

Kotte Ecenarro Hendaiako auzapez sozialista pozik eta zatisfos agertu da bozkarekin, eta, bereziki, erabaki horretan kontseilu guztia bat egin izana azpimarratu du. “Guztiek moneta horren proiektuan lekuko ekonomia edota euskararen alde ekintza egoki bat ikusi dute, eta horiek Hendaiaren bi lan ardatz nagusiak dira”, goraipatu zuen.

Iker Elizalde herriko etxeko ekonomia saileko hautetsiak aurkeztu die proiektua hautetsiei, eta, bere esanetan, Euskal Monetan kidetzeko erabakia “naturaltasun osoz” hartu da. “Eusko proiektuaren helburua ekonomia berlokalizatzea, garapen iraunkorra eta euskara sustatzea da, hiru lan ardatz horietan jadanik engaiatua da gure herria”, berretsi zuen.

Kotte Ecenarrok zein Dante Edme-Sanjurjo Euskal Monetako lehendakari-kideak, Hendaiak zabalduriko bidea beste hainbat udalek jarraituko dutela espero zutela esan zuten. “Garrantzitsua da erakustea lekuko elkargoak desmartxa horretan engaiatzen direla, eta, Euskoa garatzeko elkargoek duten borondatea erakustea”, gehitu zuen Elizaldek.

Izan ere, lekuko monetetan adituak diren ekonomistek “lekuko monetek ezagutu dezaketen arrakastan” lekuko elkargoen engaiamendua erabakigarria izan daitekeela diote.

Paiement EuskoEuskoa herrian nola sartuko den zehazteko dago oraindik ere, eta, hori aztertzeko, Euskal Monetak eta Hendaiako herriko etxeak gogoeta amankomuna abiatuko dute. Adibideak, halere, badira.
Frantziako Nantes, Boulogne sur Mer edo Bouguenais herriek, adibidez, hitzarmenen bidez, liburutegiak edo igerilekuak kudeatzen dituzten konpainia publikoei lekuko monetak onartzeko aukera eman diete. Hendaiaren kasuan, ekintza konkretuak zehazten dituen hitzarmena finkatu beharko luke Euskal Monetarekin.

Bitartean, lekuko elkargoekin ireki berri den bide horri aurre egiteko, euskal Monetaren baitan, lekuko elkargoen biltzarra deitu batzordea aktibatuko da. (Estatutak)

http://www.euskalmoneta.org/eu/hendaiako-herriko-etxea-eusko-sareari-kidetzen-den-lehenengo-herria-da/

Euskal moneta bidean: