Ipurtargia operazioa

Apirilaren 21ean asteazkena, Bizi!k argien itzaltze ekintza bat egin du saltokiak sentsibilizatzeko gaueko argieri buruz.
Aldaketa klimatikoa errealitate bat da eta ezertarako ez diren argiak guttiagotzen ahal ditugu!

CO2 isurketak [:] murrizteko bederen 80%az hemendik 2050rat mundu mailan, gure ekoizpen moldea eta energia kontsumoa azkarki hobetu behar ditugu.
Ekimen hori gure ekipamenduen eta ekoizpen baliabideen eraginkortasunean oinarritzen da, energia berriztagarriak erabiliz eta energia kontsum kolektiboak nahiz indibidualak azkarki murriztuz.
Neurritasun energetikoa, xahuketak murrizteko errexak diren eguneroko jestuekin lortzen da : adibidez, argitasun naturala ahal bezain bat baliatu argitzeko, berogailuaren tenperatura untsa doitu, tokiko sasoineko produktuak jan, argia itzali gelatik ateratuz… edo saltokia hesten delarik!


Egia baldin bada ere saltokien gaueko argiak energia kontsumo orokorraren parte ttipi bat direla, energia xahutzearen egiazko sinboloak dira!.

Beti gehiago kontsumitzerat buruz!

Argidun kutsadura hori gain-kontsumitzearen sinboloa da ere, Bizi!ren militanteek salatu nahi dutena ere.
Gure ikus-espazioak, gero eta inbadituagoak, gure gain-kontsumitze ohiturak elikatzen ditu. Liluragarria, material beti gehiago erostea bultzatzen gaitu, gure funtsezko beharretatik urrunduz..

Gure irudimenaren manipulazio horren aurka, gero eta eragile gehiagok kontsumitze arduratsu eta aktiboa sustatzen dute, gizarte aldaketa bati buruz jotzeko.
Zonbait ohitura aldatzeko garaia heldu zauku, hortako Bizi!-k herritarrak haien aldetik gaueko argiak itzaltzerat deitzen ditu, argidun kutsadura eta energia xahuketa hori borrokatzeko.