«

»

Api 28 2012

Sarkozy-ren bilana, Carla B-k musikarekin emana Baionako Merkatuan, larunbata honetan, apirilaren 28an

Bizi!ren 5. militante bat deitua da Baionako komisaldegirat «Estatu Buruari Iraina» kasuarentzat. Sekulan baino gehiago, Bizi!k deitzen du jendartea «Sarkozy Kanpora!» manifestaldian parte hartzera, astearte honetan, maiatzaren lehenean, goizeko 11etan Baionan.

Nicolas S. et Carla B. au Marché de Bayonne

Bizi! euskal altermundialista mugimenduko 30 bat militantek animatu dute larunbata honetan, apirilaren 28an, Baionako Merkatuaren denboran, mota berri bateko kadera musikalaren joko bat. Joko horren bidez Nicolas Sarkozy-ren bosturtekoaren bilan sozial eta ekologikoa egin dute.

Carla B. eta Nicolas S. bikoteak animaturik, jokoak poliki poliki kanporatu ditu parte hartzaile guziak. Itzuli bakotxean, kanporatu berrier orroitarazia ziren Sarkozyren lehendakaritzaren garaieko bilanaren hainbat zenbaki, lanaren, etxebizitzaren, ingurumenaren, laborantzaren, zor publikoaren, krisi energetikoaren, norbanakoen askatasunaren murriztearen, hezkuntza eta zerbitzu publikoaren, erretreten, etab. bezalakoen arloetan.

Arretaz beterik zen publikoko jendeak azken finean jokotik kanporatuak zirenen aldea hartu du, berriz ere bere bizkartzainetaz zaindua zen Nicolas S. Baionako Merkatutik haizatuz. Carla B.-k, aldiz, kantatzen segitu du. Horrez gain, «Estatu buruari Iraina» inkestaren karietarat Baionako komisaldegira deituak izan diren Bizi!ko 5 militanteen sustengatzeko kontzertuen emaiten jarraituko duela adierazi du sekulan inkesta horrek auzi batekin jarraitu behar balu. Auzia izanen den ala ez, laster behar ginuke jakin.

Bukatzeko, Carla B. mikroaren presentziaz baliatu da Bizi! mugimenduaren deiaren luzatzeko eta jendartea gomitatzeko maiatzaren lehenean goizeko 11etan Baionako «Sarkozy Kanpora, Milesker Baiona!» desfilean parte hartzerat. Hitzordua finkatua da San Izpiritu zubian, Tren Geltoki aldean.

Larunbata honetan, ez da poliziaren esku hartzerik izan… iduriz deuse, haientzat ere «musika lasaigarria da»…

Jeu des chaises musicales animé par Nicolas S. et Carla B. au Marché de Bayonne