Bizi!k segitzen du!

Asteazken hontan abenduaren 23an iragan den Biltzar Orokorrak, Kopenhageko gailurretik landa mugimenduak segitu behar duela erabaki du. Bizi ! mugimendu iraunkor bat bilakatzen da beraz eta eztabaida denboraldi bat idekitzen du. 50 militanteek eztabaida metodologia, lan egutegia eta heldu diren hilabeteendako behin-behineko ibilmoldea adostu dute. Hau da, apirila hastapeneko Bizi!ren oinarri berriak zehaztu behar direla …

Continue reading

Bizi!-ren “Kopenhage barnetik” astearte hontan abenduaren 22an Atalanten iragan den gaualdiaren arrakasta

140 pertsona hurbildu dira Bizi!-ren 20 militanteen Kopenhagerateko igaitearen argazki erakusketarat, Pixso elkarteak egin “Kopenhagerat abian” filma laburraren ikusterat, “The Age of Stupid” filmaren ikusterat eta Bizi!-ren militanteenkin bilanaz eta Kopenhagetik landako etorkizunaz mintzatzerat. Bizi!-ren geroa asteazken hontan abenduaren 23an erabakiko da, Manu Robles-Arangiz Fundazioan (20, Cordeliers karrika Baiona ttipian) 19:00etatik 21:00etarat iraganen den Biltzar …

Continue reading

Kopenhage 2009 : Herriek beren erabakitzaileak norabidez aldarazi behar dituzte!

Porrota argia da : Duela bi urte Kopenhageko COP 15ari finkatua izan zitzaion helburua, 2012ko ondarrean bukatuko den Kyotoko protokoloari segida bat emaitea zen, bidezkoa, bortxagarria eta ausarta izan behar zuen akordio baten lortzeko. Horren ordez, dugun hitzarmenak ez du arduradunik, berotegi efektu gasen murrizketa lortzeko ez du ebaluatzen ahal diren helburu zenbaturik. Hortan egoiten …

Continue reading

Bizi!-ren 2 hitzordu nagusi aste hontan

Abenduaren 22a asteartean, 20:00etatik goiti Atalanten : Kopenhagen izan diren Bizi !-ren 20 militanteen lekukotasunen gaualdia 20:00tan : pintxoak eta jan-edana Bizi!-ren sustenguz eta Bizi-ren militanteekin topaketa. Kopenhageko ekintza eta manifestazioen argazki erakusketa. 20:45tan : 13 minutako “Kopenhagerat abian” filma, Pixso elkarteak egina. Kopenhageko gailurraraino 20 militanteen igaitea treinaz, filmatuak izan diren lekukotasunak. Bizi !-ren …

Continue reading

Soinu-flashmob ekintza abenduaren 17an osteguna !

Soinu-flashmob ekintza ostegun hontan abenduaren 17an 18:00tan Baionan!

BIZIren DEIA : Berokateta klimatikoak eragiten duen egoeraren larritasuna ez dute batere aintzat hartzen Iparreko Gobernatzaileek. Haien jarrera Kopenageko gailurran biziki arranguratsua da gizateriaren geroari begira. Kopenagen, Hegoko herriak bateraturik, azkarki mobilizatzen dira, bidezkoa, egokia eta bortxagarria izan behar duen hitzarmena lortzeko. Iparreko herritarrek presioa egin behar dute, gobernatzaileek duten ardura historikoa beren gain hartu …

Continue reading

Copenhague-ko mobilizazio etengabeak

Karbono diruztatzearen kontrako marea urdina “Sistema alda dezagun eta ez klima” manifestazioa Via Campesinaren ekintza agro-industriaren kontra Klima Forum

LARRIALDI KLIMATIKOA, JUSTIZIA SOZIALA JENDE KATEAREN ARRAKASTA BAIONAN

Hamairu elkarte, mugimendu eta sindikatuk deiturik, eta hainbat alderdi politikok sustengaturik, jende kate handi bat iragan da Baionako Mayou zubian, Dubourdieu eta Corsaires kaiak eta Marengo zubi artean, 400 jendek osaturik. Gaur manifestaldi baketsu eta erraldoi bat gertatu da, Euskal Herritik Kopenageraino, Kenyatik pasatuz. Manifestaldi hori herrikoia, ikusgarri eta zaratatsua izan da, Kopenhagen bilduak diren …

Continue reading

Mobilizazio bateratua Larunbat huntako arr. 3 etan Baionan

Larrialdi klimatikoa eta justizia sozialaren beharra oihukatzeko jende katea! Beherean izenpetzen duten elkarte, erakunde, sindikatu eta mugimenduek mobilizazio haundi eta bateratu batera deitzen dute larunbata honetan, abenduaren 12an arratsaldeko 15:00etan Baionan. Mobilizazioak jende kate erraldoi baten forma hartuko du, Errobi eta Aturri ibai bazterretan. Elgarretaratze gunea 2009 urte hasieran iragan diren uholdeek gogorki kaltetu duten …

Continue reading

Abenduaren 5eko ekintza egunaren irudiak