Martxoaren 24an, igandearekin, Baionan: etor Bizirekin Korrikan parte hartzera!

Korrika Euskal Herri osoa zeharkatzen duen euskararen aldeko lasterketa da. AEK-k antolatzen du bi urtetarik 1980az geroztik eta 10 egun irauten du. Ibilbidea gutti gorabehera 2.300 km-koa da eta edizio bakoitzean aldatzen da. Korrika ez da gelditzen, gauaz ere. Hasieratik bukaerara, lekukoa eskuz esku pasatzen da, herriz herri. Kilometro bakoitza egitura batek (elkarte, enpresa, etab.) …

Continue reading

Bizikutzu 51 – 2024ko martxoa

“Jendeak elkarrenganik isolatu (…) haiei zernahi sinetsarazteko”.
Noam Chomsky

Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.

Continue reading

Biziren Biltzar Nagusia larunbatean maiatzaren 4an

Biziren Biltzar Nagusia 2024ko maiatzaren 4an, larunbatarekin, 14:00etatik 17:45etara, Baionan eginen da. Zatozte saldoan!

Continue reading

#114 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan Laborariak eta klima aldaketa aipatuko ditugu Nafarroa hegoaldean Hazialde kooperatiban ari den Lorea Lizarretaren lekukoatsunarekin. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2024/02/24-02-12-BIZIRIK.mp3

Mugerreko hezeguneen artifizializazioa:baimena legez kanpokoa da

Mugerreko auzapezak Enovis enpresa Mugerreko hezeguneetan instalatzeko eman berri duen antolaketa-baimenaren txostenak ahantzi du publikoari ezagutaraztea ematerat oinarrizko elementu bat. Instalazioa SAGE Aturri ibaiaren behealde (SAGE/UAKE Uraren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema) arauak “lehentasunezko” gisa sailkaturiko hezegune batean aitzin ikusia da, eta horrek gunearen suntsipena arras debekatzen du.

Continue reading

Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioentzat formakuntzak – Zein ekintza erronka ekologikoei erantzuteko? 

2022an antolatu hautetsiendako lehen formakuntza zikloaren ondotik, Biziko Hitza Hitz lantaldeak ekologia arloko erronkei buruzko bigarren formazio saioa proposatzen du Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioentzat. Bihar -Ipar Euskal Herriko eko-formakuntza erakundearekin- eta CEDIS formakuntza zentroarekin elkarlanean antolaturiko ziklo honek, lurraldearen metamorfosi ekologikoa bizkortzeko, ekiteko gakoak eman nahi ditu. Jendarteari aurrekaririk gabeko erronka ekologikoak agertzen …

Continue reading

Bizik herritar kanpaina abiarazten du legea urratzen duten hirigintza-antolaketak identifikatzeko

Angeluko ​​Brindos etorbidean eginiko antolaketa lanentzat Paueko Auzitegi Administratiboan auzi-errekurtsoa aurkeztu delarik, Bizik herritar kanpaina abiarazten du, Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluan ezarritakoa betetzen ez duten Ipar Euskal Herriko hirigintza-lanak identifikatzeko eta zerrendatzeko helburuarekin. Inprimaki bati esker, herritar guziek ohartarazten ahalko dute orain, beren ustez, legea betetzen ez duten antolaketa lanetaz. Kolektibitateek ia sistematikoki baztertu arren, LAURE …

Continue reading

Bizi “Digital Cleanup 2024” egunean

Digital Cleanup Day mundu mailako ekitaldia da, Digital Arduratsua Instituak  eta World Cleanup Day – France-ek bultzatua.  Ekitaldi honen helburua? Teknologia digitalaren eragin gero eta handiagoaren inguruan sentsibilizatzea eta ekintza zehatzak egitea. Bizin taldean mobilizatzen gira! Bigarren urtea da Bizik hainbat sentsibilizazio tailer antolatzen dituela martxoaren 16an, larunbatarekin, teknologia digitalak ingurumenean duen eraginaren, gure datuen …

Continue reading

Mugerreko hezeguneak: “Enplegua eta klima errimarazi behar ditugu”

Bizi! elkartea otsailaren 17an, larunbatarekin, 08:30etatik goiti Baionako Arteen Hirian izanen da, Euskal Elkargoko  hautetsiei ongi etorria emateko, 09:00etarako aitzin ikusia den Euskal Elkargoaren Kontseilua aititzin.  Mouguerre Cadre de vie elkartearen ondooan Mugerreko hezeguneen artifizializazioari buruzko banderola batekin deiadarra luzatuko diegu. Mugerreko Herriko Etxearen aitzinean Bizik egin ekintzatik landa,  Sud-Ouest-ek, otsailaren 9ko edizioan zion, “Roland …

Continue reading

Biziren balentria, Mugerreko hezeguneetako 12 hektareen artifizialtzearen kontra dela erakusteko

Ostegun honetan, otsailaren 8an, Bizi! elkarteak 3 m3  betelanetako lur bota ditu Mugerreko Herriko Etxeko sartzean Mugerreko hezguneetako 12 hektareen lurreztatzearen kontra dela erakusteko. Bizik, artifizializazio berri honek eragingo lituzkeen ondorioak kliman, biodibertsitatean eta uholde arriskuak handitzean azpimarratzen ditu. Roland Hirigoyen Mugerreko auzapezari galdegiten dio antolaketa baimenari buruz gibelera egitea eta egitura horiek jadanik artifizializatuak diren eremuetan ezartzeko aterabide alternatiboak aztertzea.

Continue reading