Martxoaren 30ean, larunbata – Mugerreko hezegunean – Hezegune mehatxatuen aldeko eguna

Bizi elkarteak suntsipen mehatxupean diren hezegune hauen defentsa jardunaldia antolatzen du larunbatean, martxoaren 30ean, Mugerreko hezegunean. Lagunarte giroko momentoa izanen da, klima nahasmendutik biodibertsitatearen kolapsora arte, egunetik egunera okertzen ari diren krisi ekologikoei aterabidearen zati bat ematen duten hezegune hauek ezagutzeko eta sustengatzeko. Egitarauan 12:30etatik goiti: piknika. Ekarri zure bazkaria! Hitzordua dugu denek 14:00etan: Karrakarretik …

Continue reading

E-CHO proiektua: 130 pertsona baino gehiago Ipar Euskal Herriko lehen bilkura publikoan

Astearte honetan, martxoaren 13an, Baionako elkarteen etxean,130 pertsona baino gehiago hor ziren E-CHO proiektua ulertzeko eta hau egiazki egiten balitz ukanen lituzkeen eraginez ohartzeko. 2023ko azarotik aitzina, Bizik proiektu arriskutsu horren kontrako jarrera hartu zuen. Eztabaida publikoaren antolatzaileek ez zuten egoki ikusi Euskal Herrian bilkura publikorik proposatzea, alta proiektu horrek Euskal Herria hunkitzen duelarik. Horregatik …

Continue reading

#115 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan  Mugerreko hezeguneak arriskuan direla ikusiko dugu enplegua eta klima errimarazi behar direla azpimarratuz !Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2024/03/24-03-11-BIZIRIK.mp3

Martxoaren 24an, igandearekin, Baionan: etor Bizirekin Korrikan parte hartzera!

Korrika Euskal Herri osoa zeharkatzen duen euskararen aldeko lasterketa da. AEK-k antolatzen du bi urtetarik 1980az geroztik eta 10 egun irauten du. Ibilbidea gutti gorabehera 2.300 km-koa da eta edizio bakoitzean aldatzen da. Korrika ez da gelditzen, gauaz ere. Hasieratik bukaerara, lekukoa eskuz esku pasatzen da, herriz herri. Kilometro bakoitza egitura batek (elkarte, enpresa, etab.) …

Continue reading

Bizikutzu 51 – 2024ko martxoa

“Jendeak elkarrenganik isolatu (…) haiei zernahi sinetsarazteko”.
Noam Chomsky

Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.

Continue reading

Biziren Biltzar Nagusia larunbatean maiatzaren 4an

Biziren Biltzar Nagusia 2024ko maiatzaren 4an, larunbatarekin, 14:00etatik 17:45etara, Baionan eginen da. Zatozte saldoan!

Continue reading

#114 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan Laborariak eta klima aldaketa aipatuko ditugu Nafarroa hegoaldean Hazialde kooperatiban ari den Lorea Lizarretaren lekukoatsunarekin. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2024/02/24-02-12-BIZIRIK.mp3

Mugerreko hezeguneen artifizializazioa:baimena legez kanpokoa da

Mugerreko auzapezak Enovis enpresa Mugerreko hezeguneetan instalatzeko eman berri duen antolaketa-baimenaren txostenak ahantzi du publikoari ezagutaraztea ematerat oinarrizko elementu bat. Instalazioa SAGE Aturri ibaiaren behealde (SAGE/UAKE Uraren Antolaketa eta Kudeaketa Eskema) arauak “lehentasunezko” gisa sailkaturiko hezegune batean aitzin ikusia da, eta horrek gunearen suntsipena arras debekatzen du.

Continue reading

Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioentzat formakuntzak – Zein ekintza erronka ekologikoei erantzuteko? 

2022an antolatu hautetsiendako lehen formakuntza zikloaren ondotik, Biziko Hitza Hitz lantaldeak ekologia arloko erronkei buruzko bigarren formazio saioa proposatzen du Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioentzat. Bihar -Ipar Euskal Herriko eko-formakuntza erakundearekin- eta CEDIS formakuntza zentroarekin elkarlanean antolaturiko ziklo honek, lurraldearen metamorfosi ekologikoa bizkortzeko, ekiteko gakoak eman nahi ditu. Jendarteari aurrekaririk gabeko erronka ekologikoak agertzen …

Continue reading

Bizik herritar kanpaina abiarazten du legea urratzen duten hirigintza-antolaketak identifikatzeko

Angeluko ​​Brindos etorbidean eginiko antolaketa lanentzat Paueko Auzitegi Administratiboan auzi-errekurtsoa aurkeztu delarik, Bizik herritar kanpaina abiarazten du, Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluan ezarritakoa betetzen ez duten Ipar Euskal Herriko hirigintza-lanak identifikatzeko eta zerrendatzeko helburuarekin. Inprimaki bati esker, herritar guziek ohartarazten ahalko dute orain, beren ustez, legea betetzen ez duten antolaketa lanetaz. Kolektibitateek ia sistematikoki baztertu arren, LAURE …

Continue reading