Zer formakuntza behar, erronka ekologikoei buruz, Ipar Euskal Herriko hautetsi eta funtzionarioentzat?

Bizik inkesta bat egin du -Bihar eta CEDISekin elkarlanean- Ipar Euskal Herriko hautetsi eta eragileek gai ekologikoetan formatzeko dituzten beharrak biltzeko, hautetsi eta funtzionarioei zuzenduriko 6 formakuntza-ikastaroko lehen zikloa antolatu eta urtebetera.  Berrogeita hamar bat parte hartzaileren erantzunak konduan hartuz, Bizik emaitza nagusiak aurkezten ditu eta 2024an inkestaren erantzunen harira birmoldaturiko 2. saio baten antolakuntzaren …

Continue reading

#112 Bizirik irrati saioa

Emankizun honetan COP edo Nazio Batuetako Konbentzioen Alderdien Konferentzia  deituriko Kima gailurretaz xehetasun gehiago ukane  ditugu. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2023/12/23-12-11-BIZIRIK.mp3

Urtats arratsalde solidarioa, etorkinen sustenguz!

2023ko abenduaren 31n, 12:00etatik 20:00etara, Bizi! elkarteak etorkinen sustenguz besta giroko arratsaldea antolatzen du. 5. edizio honen egitarauan: edariak, arno beroa, pintxoak eta matahamiak, kontzertuak eta musika, haurrendako animazioak. Ekitaldia Patxokian iraganen da (Baionako Tonneliers-en karrikako 23 bis-ean). Ekitaldi hau gure sustengua baieztatzeko parada da ere, asilo eta immigrazio legeak jadanik zailak diren ibilbideak mehatxatzen …

Continue reading

Gure proiektuak heldu den urteko!

2023a bukatzear da eta gure ondoko ekintza plana gero eta argiagoa da. Gure lurraldetik, berreskura dezagun gure patuaren kontrola eta segida eraiki dezagun. Erronken eta krisien aitzinean, gure ekintza baitezpadakoa da sistema, eta ez klima,  aldatzeko! 2024an gure indartzeko, Biziko kide bilakatzea edo Biziri emaitzaren egitera gomitatzen zaitugu. Zure sustenguarekin eta bere 800 kideen laguntzarekin, …

Continue reading

2023 urtea, ekintzez beteriko urtea: hamabi hilabetetan, momento indartsuak, borroka luzeak eta garaipen handiak!

2023. urtea bukatzear da, eta bilana egiteko momentoa da, ukaezina da, azken hamabi hilabete hauek ekintza eta mobilizazioetan aberatsak izan direla! 2023a aparteko urtea izan da Bizirentzat, Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeen 2020-2026 agintaldiaren erdia iragan da eta Biziren 2020-2024 bide-orriaren ekitaldirik handiena gauzatu dugu: Euskal Herria Burujabe 2023. Klima nahasmenduaren eta geldialdi sozialaren sakontzearen …

Continue reading

Mugimendu ekologisten errepresioari eta askatasun sindikalaren murrizketari, stop!

Azaroaren 7ko asteartean, Ostiako lau militante atxilotu zituzten goizean goizik, Marieniako laborantza lurren babesaren aldeko borrokaren karietara, Angeluko ​​Bouygues immobilier agentzian ekintza sinboliko eta ez bortitz batean parte hartzeagatik. Bizik erabilitako baliabideak salatzen ditu –etxean berean atxilotzea goizeko 06:00etan eta 9 oreneko atxilo aldia, hau 2022ko abenduan gertaturiko ekintza batengatik –  eta elkartasuna berresten die …

Continue reading

#111 Bizirik irrati saioa

Emankizun berezia, Euskal Irratietako Kriztof eta Maiak grabatua, Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldiaren karietara, Mathilde Etxeleku (arkitektoa, Biziko Habitata-Etxebizitza lan taldekoa) eta  Mirene Begiristain (EHUko irakaslea, Ekonomia & Ekofeminismoan aditua). Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2023/12/2023-11-BIZI-emankizun-berezia-II.mp3

Bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntza – Abenduaren 9an, larunbatarekin, Baionan.

Sekulako energia aktibatu dugu aurten lurralde proiektu baten proposatzeko, alternatibak laguntzeko eta lotzeko, tokiko politika publikoak ebaluatzeko, argumentuak emateko. Baina neurriak ere hartu genituen: oro autoz garraiomoldearen erreinuaren kontra, publizitate argitsuaren kontra, AHT proiektuaren kontra, metamorfosi ekologikoa bizkortzeko, IPCCren abisuen azpimarratzeko edo Klima aldaketak mikroalgen agerpena bultzatu duela agerian uzteko. uda honetan kostaldean. Erresistentzia eta …

Continue reading

“Nortasuna eta lurraldeko ekintza”ri buruzko gure marrazki nota deskubritu!

Marrazki noten sorta irailean aberastu da nortasunaren eta lurralde-ekintzaren arteko loturei buruzko zortzigarren orriarekin. Ezagutu marrazkiaren bidez zergatik ikusten dugun metamorfosi ekologikoa nortasun kolektiboaren zimentu gisa Marrazki notak A4 formatuan ere aurki daitezke paper lodian, Manu Robles-Arangiz Fundazioan eta Biziren erakus mahaietan salgai! 3€/euskotan 8 marrazki notarekilako sorta edo 0,5€/eusko bederazka.

Marrazkien bidez deskubritu Euskal Herrian Energia ekoizteko eta kontsumitzeko ditugun proposamenak!

Marrazki noten sorta irailean aberastu da energiaren gaiari buruzko zazpigarren orri batekin.  Marrazkien bidez deskubritu Euskal Herrian Energia ekoizteko eta kontsumitzeko ditugun proposamenak! Marrazki notak A4 formatuan ere aurki daitezke paper lodian, Manu Robles-Arangiz Fundazioan eta Biziren erakus mahaietan salgai! 3€/euskotan 8 marrazki notarekilako sorta edo 0,5€/eusko bederazka.