Category: Ekintz

Bizi !-k zentzu bikoitzeko bizikleta bidea antolatuko du Biarritzeko Mazagran karrikan

Ekainaren 5ean, konkretuki bidean eman dezagun trantsizio energetikoa! Urte bat iragan da Biarritzeko herriko etxeak, bizikleta bideen antolaketaren alde -Bizi Kleta kanpainaren ondorioz- hartu engaiamenduaren ondotik, eta ez da deus eginik! Bizi !-k erabaki du beraz bere kabuz lehen obrak burutzea eta B.A.B.-ko bizikletariak deitzen ditu ekainaren 5ean, asteazkenarekin, Clémenceau plazara hurbiltzera 19:00etarako, mundu osoan ospatuko den …

Continue reading

Gehienezko soldata baimenduaren alde, Ferrarin Bizi-k egin duen ekintzaren bideoa

Krisia ? Zein krisia ? Bizi!-k bere gisara ospatzen du Ferrari-ren 2012ko salmenten errekorra

Larunbat huntan apirilaren 20an 11:00etan Baionan, Bizi ! euskal mugimendu altermundialistako 35 militante Baionako Ferrari saltokiaren gelan sartu dira, auto marka horrek historian sekulan lortu ez dituen emaitza hoberenen ospatzeko, 2012an lortuak. Krisia eta murrizketak baliatuz, guttiengo bat gero eta gehiago aberasten dela nahi izan dute salatu, eta gehienezko soldata baimenduaren ezartzea fermuki galdegin dute.  Pacman …

Continue reading

Bizi!ren bideoa Biarritzeko FIPAn

Bizi!ren ekintza ikusgarria Biarritzeko FIPAn

Prentsa Agiria Larunbat hontan, urtarrilaren 26an arratseko 19 :30tan, Bizi! mugimendu altermundialistako 25 militantek Biarritzeko Gare du Midi-aren paretatik banderola erraldoi bat zintzilikatu dute, han iragaiten zen FIPA entzun-ikus festibalari begi klixka bat eginez, amaiera eta saristatzeen zeremonia gertatzen ari zen momentuan: «Badu urte bat xuxen, txirrindula bide antolaketa promesak Biarritzen : dena zinema !? » zioen banderolak. Anartean, …

Continue reading

Baliogabeko proiektu inposatu haundien kontrako baraualdia

Notre Dame des Landes-eko aireportua, Bordale-Hendaia AHT linea Doha-ko klimari buruzko gailurra kari Qatar-en, Bizi!-ko militante batzuek 24 oreneko baraualdi bat hasi dute ostiral huntan azaroaren 30an 18:00etan baliogabeko proiektu inposatu haundien kontra. Notre Dame des Landes-eko okupatzaileen sustengua, AHT treinbide berriaren errefuxa dira 24 oren horien “menuan”… Gisa berdineko baraualdiak gertatzen ari dira Hego Euskal …

Continue reading

Miarritzeko Ama Birjina Notre Dame des Landes-ekin solidario !

Ostiral honetan, azaroaren 23an, goizeko 9ak30etan, Bizi ! (bizimugi.eu) mugimendu altermundialisteko ekintzaileak Miarritzeko Ama Birjinaren harkaitzerat igan dira eta bertan kartel eta banderola batzu ezarri dituzte Notre Dame des Landes-eko okupatzaileekiko elkartasuna erakutsiz. Bertan irakurtzen ahal zen «La Vierge de Biarritz solidaire de Notre Dame des Landes» (« Miarritzeko Ama Birjina Notre Dames des Landes-ekin solidario ! ») edo …

Continue reading

[:fr]La vidéo de l’action Bizi au Conseil Général de Pau

  Le reportage de France 3 Aquitaine : cliquer sur ActionBIZI_CG64

Pauen arrastatuak izan diren Bizi!ko 11 militanteak askatuak izan dira

  [:]

Continue reading

Bizi ! mugimenduko 11 kide arrastatuak Pauen, AHTaren aurkako ekintza baten karietarat

Astearte honetan, urriaren 23an, goizeko 10k30tan, Bizi! euskal mugimendu altermundialistako 18 kidek ekintza ikusgarri bat burutu dute Pauen (64), Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak AHT berriaren Tours-Bordale zatiaren diruztatzearen alde hartu duen erabakia salatzeko. Bizi!ko ekintzalarietarik 11 arrastatuak izan dira eta orain bertan Paueko komisaldegian dira. Ekintza hau, Bordale-Hendaia AHT berriaren kontra eta existitzen diren treinbideen …

Continue reading