“San Valentin-en karietarat, amodioa egin, eta ez… erosketak!” Bizi!-ren ekintza

Ostegun honetan, otsailaren 13an, Bizi!-ren 4 ekintzaile taldeek  Baionako hainbat iragarki tauletan “San Valentin-en karietarat, amodioa egin eta ez… erosketak!” mezuarekilako ainitz kartel sartu dituzte.

Je ne suis pas à vendre

Ez naiz salgai

Goizeko 6 orenetan,  iragarki taula ezberdinetan ziren mezuak desbideratuak izan dira Iparraldeko Mugimendu Altermundialistaren ekintzarekin. Horren bidez maiteminduen egun hori merkantzia bilakatzea eta gain kontsumoaren besta bilakatzea salatu nahi zen.

Pour la saint valentin, faites l'amour pas les magasins

San Valentin-en karietarat, amodioa egin eta ez… erosketak!

Bizi!ren ekintzalariek maiteminduak ez ditezen iragarki tauletaz tronpatuak izaitera animatzen dituzte, eta kontsumorako bakarrik diren gauzetaz xarmatua izaiteko ordez, egiazko gaualdi erromantiko baten hautua egiterat gomitatzen ditu!

Beste edozoin besta baino gehiago, San Valentin besta hor da “Ondasun guttiago, harreman gehiago!” lemari bere gar guzia emaiteko.