Sarkozy Baionan, ostirala honetan, apirilaren 6an ?

  Zurrumurru batzuren arabera, ostirala honetan, apirilaren 6an, Nicolas Sarkozy jin litaike Baionarat.

Lapurtar hiri nagusiko karriketan trumilka atxemaiten diren jendetxar eta terroristek xahutu dioten azken bidaiak frustrazioz beterik utzi zutenez, hautagai den lehendakariak erabakia hartu luke bere errebantxaren hartzerat, Xingar Feriaren karietara.

Untsa informatuak diren iturrien arabera, Bar du Palais ostatutaren eskualdean behar luke pasatu eguerdi aldera, eta ondotik, Baionako Xingarraren karietarat antolatua den Ferian jendeen artean behar luke ibili… arratsaldeko 13:00k arte… dena ongi pasatzen bada.