Jaka zan/k taldea!

Jaka zan/k taldea sortu da Bizi!ren 2014eko Biltzar Nagusian. Bizi-ren koordinaketak erabakitzen duen egutegiaren arabera, talde hau gertakari ezberdinen antolatzeaz arduratzen da : bazkariak, janari mahaiak, edantokiak, erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak, manifestaldiak, desfile aldarrikatzaile eta alaiak, etab… Hots talde tematikoek erabakitzen dituzten kanpaina edo proeiktuen gauzatzeaz arduratzen da. « Itzaleko talde » hori denetarik egiten duten pertsonek osatzen dute, ageri ez den lana egiten dute, alta lan horri esker Bizi-ri duen antolaketa gaitasuna ukaitea ahalbidetzen zaio.

SONY DSC

Talde hortan antolaketarako gostua duen edonork ongi etorria du zer nahi izanikan ere haren gaitasunak, eta arlo batean berezituak direnei ere zabaldua da : sukaldariak, zono/argietan lanean ari direnak, elektrikalariak, txintxuketan adituak.

Tailerra Moztu, tindatu, materiala zerrendatu eta bildu, kamionak mobilizatu, taberna kudeatu, afitxa kolaketa eta komunikazioa antolatu, lan zerrendak eta laguntzaileak kudeatu, artxibaketaz okupatu, etab… hara besteak beste egiteko zer atxemaiten ahal den Jaka zan/k taldean sartuz geroz.

Taldea hilabetean behin biltzen da, bainan hala ere, erritmoa ez da erregularra, prestatzekoak diren ekitaldi ezberdinei egokitzen da, bilkuren maiztasuna haunditzen delarik epeen bukaera hurbiltzearen araberan.

Parte hartu nahi baduzu, ez lotsa eta haugi gurekin jakatzera !

Heldu den bilkura martxoaren 10ean ostegunez MRA Fundazioan.

Harremana : mattin_eli@kaixo.com

DSCF0924 DSC00137 DSC_0174