Trantsizioaren Eguna Iparraldean : Bizi!ren 2 hitzordu!

Journée de la Transition CitoyenneLarunbata honetan, irailaren 24an, Trantsizioaren Egunaren karietara, hara Bizi!ren 2 hitzordu ezin huts eginak :

  1. Hitza Hitza Batzordearen Iparraldean Trantsizio Energetikoari buruzko lehen jarraipen txostenaren aurkezpena,  20, Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian.
  2. Bizi!kletaren Besta” 10etarik goiti hainbat hitzordu eta Mauleko Herriko Etxe aitzinean talde argazkia 11:30tan.
 
1 – Ipar Euskal Herriko Trantsizio Ekologikoaren ezin huts eginezko herritar hitzordua!
Hitza hitz batzordearen lehen txostenaren aurkezpenaren inguruan, larunbata honetan goizeko 10:00etan, 20 Cordeliers karrikan, Baiona Ttipian.

Ipar Euskal Herriko herritarra,

Trantsizio Ekologikoaz kezkatua zira, gutti edo asko, edo ez oraino? Berdin du! Hitzordua finkatua zaizu larunbatean, irailaren 24an, goizeko 10:00etan Manu Robles-Arangiz Fundazioan, Baiona Ttipiko 20 Cordeliers karrikan. 

Bertan aurkituko duzu nola Bizi!ren Trantsizio Energetikoaren Ituna izenpetu duten Herriko Etxeek saiatzen duten (edo ez !) nahasmendu klimatikoaren kontra ekitea (edo ez) hirigintzaren, mugikortasunaren, energiaren, etxegintzaren, laborantzaren, oihanen, uraren, eremu berdeen, ekonomiaren, ondarkinen, kontsumo arduratsuaren, arriskuen eta estrategiaren arloetan.

2014eko Herriko Etxeetako hauteskundeak duela 2 urte iragan dira, baina Herriko Etxeak ari ote dira hitzemana gauzatzen? Erronken araberako pausuak emaiten dituzte? Eta zuk, herritar bozkazale, zure akuilu bete beharrak aski egiten dituzu Herriko Etxeak Trantsizio Ekologikoaren  bidean ezartzeko.

Hainbat galdera eztabaidatzen ahalko dira larunbatean, irailaren 24an, Estatu mailan antolatua den Herritar Trantsizioaren 3. Egunaren karietara.

Eta goizaldia giro goxo eta umoretsuan bururatzeko eguerditan, gomitatzen zaitugu elgarren artean jateko eta edateko zerbaitekin etortzerat!

Bizi !
Hitza Hitz Batzordea

2016-09-24-HitzaHitzBaiona-EUS2 / Bizi!kletaren Besta!

Setemearen 24ean, BIZIkletaren besta !

Besta berezi hori, BIZI! Xiberoa-k dizü lehentze antolatzen. Xiberoa-ko bizizale oroer hersatzen da: zaharrer eta gazteer, haurrer eta gehitüer. Besta honen helbürüak direlarik:
1. Pirripita erabilpenaren azkartzea ;
2. Maulen berian eta Maule üngürüan pirripita ebilbideen sorraraztearen aküllatzea ;
3. Gero Xibero osoan barreatzeko gisan, Ligi-Aterei artino, Atharratze eta beste herri elibatetik iragaitez. Eta ber gisan, iparraldealat bürüz.

Pirripitaz ebil gütüan: bizimugi.eu/eu/bizikletaren-besta

Bizi! Xiberoa