Hauteskundeen bezperan, 61 zerrenda Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko Itunarekin engaiatu dira

Herriko bozen lehen itzuliaren bezperan, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako 39 herritan aurkezten diren 61 zerrenda azken finean engaiatu dira Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko Itunaren alde. AHT proiektuari buruzko zerrenden jarrerak ere argitaratu dira. Bizik herritarrei dei egiten die informazio horiek kontuan har ditzaten martxoaren 15ean eta 22an bozkatzeko mementoan. Martxoaren 4an barometroa …

Continue reading

Webguneak, Herriko bozetako kanpainan, Ipar Euskal Herrian

 Historia: 2026ko Herriko bozetako kanpainaren testuinguruan, Ipar Euskal Herrian, Bizi! mugimenduko talde digitalak hautagai zerrenden “digitalari” buruzko jarrerak aztertu ditu. Azterketa hau ez da ez osoa ezta zientifikoa ere; militante-laguntzaile lanari esker egina da. Helburua ez da sailkapen bat egitea, baizik eta Digital Arduratsuari loturiko irizpide batzuen arabera jarrerak seinalatzea. Irizpide horiek Institut du Numérique …

Continue reading

Martxoaren 24an, asteartearekin, Baionan: etor Bizirekin Korrikan parte hartzera!

Martxoaren 19tik 29ra, Korrikak, euskararen aldeko lasterketa solidario handiak, Euskal Herri osoa zeharkatuko du. 10 egun eta 10 gauez, 2.175 kilometro egingo ditu eta 460  herritan pasatuko da; horietatik 27 Zuberoan, Baxe-Nafarroan eta Lapurdin. Oraindanik atxik zuen egutegian martxoaren 24a, asteartea, 21:15ean, Maubec karrikan (1479. kilometroan, Maubec autobus-geldilekuaren ondoan), Bizi! eta Diakite-rekin korrika egiteko, helduendako euskararen …

Continue reading

#133 Bizirik irrati saioa

 Saio honetan, I-ENER energia ekoizpena bultzatzen duen sozietate herritarra  ezagutuko dugu Iban Lacoste-ekin egin elkarrizketa lagun . Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2026/03/BIZIRIK-202603-emankizuna.mp3

Bizikutzu 63 – 2026ko martxoa

Egia bortxarik gabe nagusitu behar da
Léon Tolstoï

Bizikutzuren zenbaki berriko atal guziak jarraian.

Continue reading

Marienia produktu kimikoekin errea

Bizik bere elkartasuna eta sumindura adierazten ditu onartezinak diren ekintza horien agerpenatik landa. Gure sostengua berriz baieztatzen diegu lehen lerroan mobilizatu diren laborariei eta elkarteei; urteak joan urteak etorri, lurralde hauen bizitasuna eta potentziala erakutsi baitute. Marieniako lurrak elikadurarendako diren laborantza lurrak dira. Hala izaten segitu behar dute. Jendarte zibilak urteak daramatza erakusten etxebizitza, laborantza …

Continue reading

Bizik bere barometro ekologikoa argitaratu du Herriko Bozentzat 10 egun eskas direlarik

Herriko bozen lehen itzulirako 10 egun falta direlarik, Bizi! elkarteak bere barometro ekologikoa argitaratu du. Tresna digital honek hautagai-zerrendak biltzen ditu, Klima eta Euskal Herriko Biztanleen aldeko Ituna sinatu duten ala ez adierazten du, baita azken kargualdian Herriko Etxearen ardura zuten taldeen bilan ekologikoa zehazten ere. 51 zerrenda jada engaiatu dira klima eta interes orokorra …

Continue reading

Ez, ez da,  Duplomb jauna

Ez, ez da, Duplomb jauna
Nahiz eta lehen Duplomb legearen kontrako oposizioa masiboa izan zen—2,1 milioi sinadura baino gehiagoko petizioarekin— otsailaren 2an, Laurent Duplomb diputatuak berriz ere erasoa jo du lege proposamen berri batekin. Proposamen horrek, bereziki, 2. artikuluko zenbait elementu berreskuratzen ditu, toxikoak diren pestiziden berriz sartzea aurreikusten duena, besteak beste, Konstituzio Kontseiluak zentsuratu zituen “acétamipride” bezalak “néonicotinoide”ak.

Continue reading

Susan George-i omenaldia

Atsekabe handiz jakin dugu Susan George zendu dela, gure mugimenduaren lagun fidela, intelektual engaiatua eta justizia sozial eta ekologikoaren aldeko ezin akituzko borrokalaria izan da. Alternatibaren lehen urratsetatik beretik, Baionan sorturiko ekimen honetan ekitaldi hutsa baino askoz gehiago ikusi zuen: klima-larrialdiari eta bidegabekeria sistemikoei buru egiteko gai izanen zen herritarren altxamendu baten promesa. Bere hitzek, …

Continue reading

#132 Bizirik irrati saioa

 Saio honetan, Stop Fosilak-eko kide den Gorka Laurnagak berriztagarrien garrantzia gizarteratzeko sortu berri den taldea aurkeztuko digu eta laborarien azken mobilizazioei buruzko argibideak ukanen ditugu, ELBko Julen Perezi esker. Emankizuna entzungai da ere Radiokultura.eus -en. https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2026/02/BIZIRIK-202602-emankizuna.mp3